Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Itsasoko sekretuak” ipuin kontaketa izan zen atzo, asteazken arratsaldean, liburutegian, 2 eta 3 urteko haurrentzat. Hitzetik Loratu programaren baitan, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatutako ekintzetako bat izan zen berau. Oraindik ere beste bi saioa geratzen dira gozatzeko; gaur, ostegunez, izango dute Maite Franko ipuin kontalariaren “Isilka” entzuteko aukera 4 eta 8 urte bitarteko haurrek, 17:30ean, liburutegian eta programari amaiera emateko, larunbatean, “Paperezkoak. Ipuinekin jolastuz” tailerra, izango da 2 eta 5 urteko umeentzat, goizeko 11:30ean, liburutegian hau ere.