Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak antolatuta, Sastarrain-Zestoa lasterketa jokatu zen joan den ostiral arratsaldean. Hamabost korrikalarik hartu zuten parte proban, eta kirolariek bikain egin zuten 1.610 metroko ibilbidea. Emakumezkoetan Nerea Aranberrik eskuratu zuen aurreneko postua, eta Ane Aranberri izan zen bigarren. Gizonezkoetan Jurdan Regillaga izan zen garaile, Ioritz Arantzeta bigarren, eta Mikel Jauregi hirugarren.