Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Arroagoiko festen hirugarren eguna izan zen atzo, igandea, eta egun osoan zehar askotariko ekintzetan murgilduta ibili ziren auzotarrak. Goizean, 11:00etan, ohiko meza nagusiarekin hasi zuten eguna. Ondoren, jubilatuek jan-edanaz eta bingoaz gozatu zuten, Akulu bertsolariak giroa alaitzen zuen bitartean.
Arratsaldera arte atseden hartu, eta 17:00etan, umeak apar festan goitik behera blaitu ziren. 19:00etan, berriz, herritarren arteko jokoek auzotar eta bisitari ugari bildu zituzten frontoian, eserleku guztiak bete arte. Bi taldetan banatuta, askotariko probetan aritu ziren, eta, azkenean, talde urdina nagusitu zen 10-5eko emaitzarekin. Amaieran, auzoko txikienek domina bana eman zieten parte-hartzaile guztiei, eta talde argazkiarekin eman zioten amaiera ekitaldiari.
Gauean, argazki lehiaketako irudien proiekzioa egin zuten eliz atarian. Ondoren, Laja eta Lutxurdio trikitilarien doinuekin dantzaldia izan zen, egunari amaiera emateko.
Gaur izango da santio-santana jaien azken eguna, baina azken txanpan ere ez da ekitaldirik faltako. Hona hemen egitaraua:
Gaur, astelehena
11:00. Gaztetxoentzat Tolareko Igoera.
12:00. Zirku tailerra.
14:00. Ume bazkaria.
16:30. Ume jolasak.
Jarraian, txokolatada.
18:30. Zezen txikiak eta poniak, Tapita ganadutegiaren eskutik.
Bitartean, Lanberri eta Garixe trikitilariak.
Tartean, otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea.
