Albisteak

[ARGAZKIAK] Hitzetik Loratu ekimenaren baitan “Emeen kemen” helduentzako ipuin kontaketa saioa izan zen atzo kultur etxean

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, herriko hainbat eragilek elkarlanean Hitzetik Loratu egitaraua antolatu dute. Martxoaren hasieratik apirilaren amaierara bitartean, haur, gazte eta helduentzako ahozkotasuna eta literatura lantzeko saioak eskaintzen ari dira. Atzokoan “Emeen kemen” helduentzako ipuin kontaketa saioa izan zen kultur etxean eta 30 lagun inguruk ostiral arratsalde ezberdin batez gozatzeko aukera izan zuten. Apirilean zehar ekintza asko geratzen dira oraindik adin guztietako herritarren gozamenerako:

Apirilak 8, asteartea. Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako ipuinen irakurketa, 16:45ean, Arroabean.

Apirilak 8, asteartea. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 17:30ean, Aizarnan.

Apirilak 11, ostirala. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 16:30ean, Arroabean.

Apirilak 15, asteartea. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 17:30ean, liburutegian.

Apirilak 23, asteazkena. Itsasoko sekretuak ipuin kontaketa, Ameli kontalariarekin. 12-36 hilabeteko umeentzat, 11:30ean eta 12:15ean, liburutegian.

Apirilak 24, osteguna. Isilka ipuin kontaketa, Maite Franko kontalariarekin. 4-8 urteko umeentzat. 17:30ean, liburutegian.

Apirilak 26, larunbata. Paperezkoak. Ipuinekin jolastuz tailerra, 2-5 urteko umeentzat. 11:30ean, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide