[ARGAZKIAK] Ia 400 lagun bildu ziren atzo Eskolarteko XXXIV. Mendi Lehiaketan
Danbolin— 2023-03-13Eguraldiak ederki eutsi zion atzo goizean eta ederki pasa zuten ibilbidean parte hartu zuen 240 ume eta 140 gurasok. Agiro Mendi Klubeko kideek antolatu zuten lehiaketa, Gipuzkoako Mendi Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bi ibilbide zeuden aukeran, bederatzi kilometrokoa eta seikoa. Gipuzkoako hainbat eskolatatik etorri ziren parte hartzaileak. Ibilbidean zehar, geldialdiak eginez, Mikel Irure Agiroko kideak azalpenak eman zituen mina zuloetan. Gehienak urez beteta bazeuden ere haur batzuk, talde txikitan banatuta, sartzeko modua izan zuten mina batean. Hamaiketako ederra eta oparitxoa izan zituzten parte hartu zuten haur guztiek.