Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur, maiatzaren 4an, Santa Kutz jaiak ospatu dituzte Ibañarrieta auzoan. Eguraldi onari etekina atera diote goizean meza nagusia eta txikienentzako jolasekin.
Arratsaldean, Iago Magok ikuskizuna eskaini du Santo Kristo ermitan, eta ondoren, eguraldia lagun ez izan arren, herri kirolek hartu dute protagonismoa. Harri-jasotzen, Jon Unanue “Goenatxo III” eta Xabier Aramburu “Guzta” lehiatu dira; aizkoran, berriz, Eneko Saralegi eta Eneko Otaño aritu dira.