Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo ospatu zen Zestoako AEK euskaltegiak antolatutako magia poteoa. Ekintza honetara euskaltegiko maila ezberdinetako ikasleak eta haien lagunak gerturatu ziren, eta herriko tabernaz taberna ibili ziren giro atsegin eta dibertigarrian.
Maria Arandia mago errenteriarra izan zen saioaren protagonista. Tabernaz taberna ibili zen trikimailuak eskainiz, eta taldeko partaideei irri eta harridura ugari eragin zizkien.
Ekimenaren helburua ikasgelatik kanpo euskaraz gozatzeko gune atsegina eskaintzea zen, eta horretarako aukera ezin hobea izan zen: bertaratuek euskaraz hitz egin, elkar ezagutu eta lagun artean denbora polit bat igaro zuten.





