Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Amaitu dute ikasturtea herriko txikienek eta oporrak festa giroan hasi zituzten pasa den ostiralean. Zestoan, merienda egin zuten kiroldegi kanpoan eta ondoren, Txilipurdiren eskutik, karaokea. Arroabean, berriz, puzgarriak eta txokolatada egin zituzten frontoian. Barbantxo aisialdi taldekoekin txapak ere egin zituzten eta arratsaldeari amaiera emateko, apar festa egin zuten.