Albisteak

[ARGAZKIAK] Ikusmina piztu du “Txillarreko sukaldaria” dokumentalaren eta liburuaren aurkezpenak

Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiorekin elkarrizketan liburua eta dokumentala atzo aurkeztu zituzten Alonderon, Portale Kulturguneak antolatutako ekitaldian. Bertan izan ziren egileetako bat eta Pello Rubio bera ere. Lana Pello Rubiori egindako elkarrizketa batean oinarritzen da, eta Asier Ibaibarriaga, aurkezpenean izan zena, eta Edurne San Martin dira bai liburuaren baita dokumentalaren egileak ere.

Ekitaldiak herritarren interesa piztu zuen, eta hogeita hamar lagun pasatxo bertaratu ziren proiektuaren berri entzutera. Ibaibarriagak lanaren nondik norakoak azaldu ostean, ordubete inguruko dokumentala ikusi zuten. Ondoren, azalpenetarako eta solasaldirako tartea ere izan zen.

Pello Rubio zumaiarrak Elgoibarren duen Txillarre baserrian hasi ziren biltzen, 1990eko hamarkadaren amaieran, PSE-EEko eta Batasunako politikariak. Han gertatutakoak jaso dituzte egileek lanean. Rubioren ekimenez, hainbatetan bildu ziren bertan Jesús Eguiguren eta Arnaldo Otegi, eta garai hartan bizitako esperientziak bildu dituzte liburuan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide