Albisteak

[ARGAZKIAK] Inauterietako larunbat goiza euritsu joan da, baina umore onez aurre egin diotenak izan dira.

Gaur goizean euria gogotik egin du, eta inauterietako giroan nabaritu egin da; kaleak bustita zeudelarik aterpeak izan dira babesleku nagusi.

Hala ere, euriari aurre egin eta kalera ateratzeko gogoa ez zaie askori falta izan. Ez dira gutxi izan Zestoan mozorroa jantzita ibili direnak, eta kolore festa ederra sortu da herriko aterpe eta txoko guztietan. Musika eta lagunarteko giroa izan dira nagusi, eguraldiari muzin eginez.

Arratsaldean festak jarraituko du, eta eguraldiak atsedenik eman ez arren, inauterietako espirituak ez du etenik izango.
17:30ean umeen desfileko izen-ematea
18:00etan Umeen desfilea udaletxe azpian
19:00etan eta 22:30ean DJ BUll




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide