Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

VI. Tren topaketa ospatzen ari dira gaur Iraetan. Eguraldi eskasa duten arren giro bikaina sortu da futbol zelai ondoko trenbideetan. Goizeko 11:00etan hasi da jendea inguratzen eta orain, eguerdian, bazkaltzeko geldiunea egingo dute. Arratsaldean, 16:30etan zabalduko dituzte berriro ateak eta 19:00ak bitartean izango dira bertan.
Euriari aurre egiteko karpa batzuk jarri dituzte trenbide gainean, baina hala ere, tren jabe asko ez dira ausartu goizean zehar trenak ateratzera. Txoko guztietatik etorritako trenak bildu dira gaur.
Hona hemen goizean zehar hartutako irudiak: