Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gabonetako oporraldia aitzakia hartuta eman zitzaion hasiera Irakurle Gazteen Klubari. Euskara Foroaren iniziatibaz, eta Liburutegia eta Danbolinen laguntzarekin martxan jarri den ekimenean 15 haur ari dira parte hartzen. Alaine Agirreren “Hau ez da zoo bat!” liburua izan da aukeratu duten aurreneko liburua. Kapitulu batzuk elkarrekin irakurtzen dituzte haurrek eta beste batzuk etxean. Atzoko saioaren amaieran, liburutegiko leiho batean, marrazkia egiten hasi ziren irakurtzen ari diren liburua gaitzat hartuta. Badirudi gustura eta jarraitzeko gogoz dabiltzala eta dagoenekoz liburu hau bukatutakoan irakurriko duten hurrengo liburua zein izango den ere erabaki dute.
