Albisteak

[ARGAZKIAK] Irati Arcelus eta Mirari Plazaola garaile XI. Trikitilari Gazteen txapelketan

Zestuko trikitixa kultur elkarteak antolatuta, bost bikotek hartu zuten atzo parte Zestoako XI. Trikitilari Gazteen Txapelketan. Lazkao eta Arrasateko Irati Arcelus eta Mirari Plazaola nagusitu ziren txapelketan, 121 punturekin. Bigarren postuan Janire Segurola (Hernani) eta Elaia Diaz (Astigarraga) geratu ziren, 116,5 punturekin, eta hirugarrenean, Maitane Iturrioz (Villabona) eta Eider Amenabar (Errenteria) 109 puntu lortuta.

Ane Urbieta zestoarrak Maialen LarraƱaga azpeitiarra bikote zuela hartu zuen parte txapelketan eta Zestoako Saria jaso zuten. Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi bikote azkoitiarra izan zen parte hartu zuen bosgarren bikotea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide