Albisteak

[ARGAZKIAK] Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskaini du Arroabeko karmenetan

Karmen eguna ospatzen ari dira gaur, asteazkenez, Arroabeko jaietan. Atzo arratsaldean hasi zen festa giroa auzoan Karmentxuren ongietorriarekin, eta gaur ere egitarau oparoaz gozatzeko aukera dute egun osoan zehar.

Goizeko 12:00etan ospatu da ohiko Karmen eguneko meza, eta ondoren, Itxaropena dantza taldearen emanaldia izan da eguerdia alaitzeko. Frontoia bete egin da gaztetxoek eskainitako dantzekin.

Arratsaldean ere ekintzek jarraipena izango dute. 17:00etan hasita, herri kirolen ikuskizuna egingo da pentatloi erara. Egunari amaiera emateko, sagardo dastaketa izango da, Erkizi eta Enaitz trikitilarien musikaz lagunduta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide