Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Bertso afariaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, ostiralez, Arroagoian. Auzo elkartea goraino bete zen, eta ez zen eserleku librerik geratu, sarrera guztiak agortuta baitzeuden. Aitor Mendiluze eta Aratz Igartzabal bertsolariak aritu ziren bertsotan, eta bertaratutakoek giro paregabean igaro zuten iluntzea.
Bertso afariaren ostean ere, festak ez zuen etenik izan. DJ Patx arduratu zen elkartean musika jartzeaz, goizaldera arte luzatu zen festa giroari eutsiz.
