Albisteak

[ARGAZKIAK] Jendetza batu da estazio zaharrean Gurea Kulturako kontzertuetan

Aurtengoan ere ez du hutsik egin Gurea Kulturak, eta beste behin, herritarren erantzun beroa jaso du. Zezenketen alternatiba gisa antolatzen duten musika jaialdiaren lehen hitzordua izan da gaurkoa, eta jendetza batu da estazio zaharrean kontzertuez gozatzeko. Gailu taldea izan da oholtzara igotzen lehena, eta haren emanaldiaren ondoren Ithakaren txanda iritsi da. Musikak eta festa giroak hartu dute estazio zaharra arratsalde osoan zehar, bertaratu diren lagun ugariren gozamenerako.

Gurea Kulturaren egitarauak asteartean, Amabirjina egunez, izango du jarraipena. Izaki Gardenak taldeak eskainiko du jaialdiaren bigarren eta azken kontzertua estazio zaharrean, 18:00etan.





Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide