Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Giro aparta izan da gaur estazio zaharrean, Gurea Kultura jaialdiaren lehen egunean. Jendetza bertaratu da hiru kontzertuz gozatzera, Ez Ez Ez, Makeda eta Sal del coche taldeek hartu dute oholtza gaurkoan. Jaialdia zezenketen alternatiba gisa sortu zen, eta aurten ere herritarren erantzun beroa jaso du.
Gurea Kulturak bihar izango du jarraipena, Anariren kontzertua izango baita 18:00etan, Amabirjin eguna ospatzeko.















