Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Festa bete-betean, Danbolineko bazkideen artean mariskoz beteriko otarra zozkatu genuen Kuadrillen Egunean. Ehunka bazkide gerturatu zineten eguerdian gure mahaira, zozketan parte hartzeko. Guztien artean egindako zozketan, Josu Goikoetxeak eskuratu zuen aurtengo otarra.
Eskerrik asko Danbolin sostengatzen duzuen bazkide guztioi, baita bazkide berriei ere, jada 439 bazkide gara. Eta nola ez, zorionak Josu!





