Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astelehenean hasi zen Zestoako Jubilatuen astea. Bingoa eta karta jokoan aritu dira gaur arte eta asteburuan hainbat ekintza dituzte aurretik.
Gaur arratsaldean, 18:00etan, gaztaina janaz gozatua ahal izango dute Gurutze jubilatuaren tabernan. Bihar, larunbatean, azaroak 30, ibilaldi bat egitera irtengo dira elkarrekin eta ondoren mokadua egingo dute jubilatuen tabernan. Asteari amaiera emateko, igandean, abenduak 1, urteko hildakoen omenez meza ospatuko da, eta ondoren bazkaltzeko elkartuko dira jubilatuen tabernan.