Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Arroabeko auzotarrak Karmen jaietako ospakizun bete-betean murgilduta daude asteartez geroztik. Atzo, ostegunez, jubilatuen eguna ospatu bazuten ere, goizeko lehen ekintzan haur eta gazteek hartu zuten parte, futbito txapelketan aritu ziren. Ondoren, meza eta jubilatuentzako bazkaria izan ziren protagonista. Bazkalostea giro onean igaro zuten Elaia eta Jare Izagirre trikitilariek alaituta.
Arratsaldean, buruhandien kalejiraren ostean, Zestoako Sarek antolatutako II. Etxera Esku Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Lehenik eta behin, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zen. Frontoia jendez lepo zegoela jokatu zen jarraian final handia, eta Olaizola–Etxabe bikoteak lortu zuen txapela, 22–18ko emaitzarekin garaile aterata.
Gaur umeen eguna izango da, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako. Hona hemen iganderainoko egitaraua:
Uztailak 18, ostirala
Umeen eguna
– 11:00etan: Ume jolasak.
– 13:00etan: Umeen bazkaria.
– 15:00etan: Puzgarriak. Ondoren, apar festa.
– 19:00etan: Punttu Kakotx elektrotxaranga.
– 21:00etan: Herri afaria.
– 23:00etan: Bide Batez erromeria, DJ Costmix eta DJ M&M. Goizaldean, gaupaseroen jolasak eta gosaria.
Uztailak 19, larunbata
Koadrilen eguna
– 11:00etan: Paella lehiaketa.
– 14:00etan: Kuadrilen bazkaria.
– 17:30ean: Albara Ganadutegiko enbolatuak Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiko Karropoteua.
– 23:00etan: Bikabi, La Txama eta DJ Indate.
Uztailak 20, igandea
Azken eguna
– 10:30ean: Txistulariak.
– 11:00etan: Kalaka jolas kooperatiboak.
– 13:00etan: Zestoako bandaren kontzertua.
– 17:00ean: Buruhandiekin kalejira.
– 17:30ean: Asto proba.
– 19:00etan: Izer eta Alabierrekin erromeria.
– 22:00etan: Karmentxuren agurra.































