Albisteak

[ARGAZKIAK] Korrika eginez agurtu dute urtea zenbait herritarrek

Ohikoa bihurtu da urtea korrika eginez amaitzea, eta ohitura horri jarraituz, San Silbestre lasterketak hartu du protagonismoa urteko azken arratsaldean. Parte-hartze zabala izan dute aurtengo lasterketek haurren nahiz helduen probetan eta giro bikaina nagusitu da herriko kaleetan.

10 urte arteko haurrak izan dira korrika egiten aurrenak, eta hauek gozokiak eraman dituzte etxera. Ondoren, 11 eta 15 urte bitartekoen lasterketaren txanda izan da; nesketan, Jone Lizarralde eta Aitana Ulazia izan dira garaile, biak batera iritsi baitira metara, eta mutiletan, berriz, Unai Aizpurua. Proba nagusiarekin amaitu da aurten ere lasterketa, honetan, usadioari jarraituz, mozorrotuta irten dira hainbat korrikalari. 16 urtetik gorakoetan, anai-arrebak izan dira garaileak, Amets Aranberri, gizonezkoetan, eta Nerea Aranberri, emakumezkoetan.

Behin lasterketak amaituta, sari banaketa egin dute eta hainbat parte-hartzaile zozketan tokaturiko sariekin gustora itzuli dira etxera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide