Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kuadrilla eguneko goiza aurrera doa. Idiakaitz txistulari taldeak egin du aurrena herria esnatzeko diana. Nafartasunari gorazarrea ere izan da 11etan Laranjadin eta haurrak gozatzen ari dira frontoian eta kultur etxe aurrean puzgarriekin.
Paella lehiaketako mahaiak jartzeko arduradunek ere bere lana egin dute eta plaza prest dago bazkaritarako.
Oraintxe hasiko dira kuadrillak paella prestatzen eta Ustekabe giroa alaitzen.
Gaurko egitaraua:
14:30 Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
16:30 Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
17:00 Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
19:00 Ustekabe txaranga.
22:30 Delirium Tremens + DJ Salda Badago









