Albisteak

[ARGAZKIAK] Lasaoko produktuen eta animalien azokarekin hasi dira sanmartinak

Eguraldiak lagundu ez badu ere, giro ezin hobea nagusitu da gaur goizean Lasaon. Sanmartin jaiei hasiera eman berri diete Lasaoko produktuen eta animalien azokarekin eta elkartean mokadutxoa egiteko aukera izan dute bertaratu direnek. Eguerdian txupinazoa botako dute auzoko haurrek eta ondoren, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, berriz, puzgarriak eta txokolatada izango dira.

Hemen datozen egunetako egitaraua:

Azaroak 11, osteguna

11:00. Meza nagusia

11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa

Azaroak 12, ostirala

20:00. Txupinazoa

20:30. Bertso afaria (Jone Uria eta Andoni EgaƱa)

Ondoren. Trikitilariak (Hitzeder eta Txibilter)

Azaroak 13, larunbata:

Frontoi-hotz fest

19:30. Txosna irekiera (ogitartekoak eta edaria)

20:30. Manitou taldearen kontzertua.

21:30. Istilu taldearen kontzertua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide