Albisteak

[ARGAZKIAK] Liher eta Jantxi garaile Iraetako santainesetako pilota txapelketan

Iraetako santainesetako pilota txapelketako finala jokatu da gaur goizean. Finalaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu dute. Hector eta Adonisek eskuratu dute hirugarren postua, Mikel eta Laimen aurka 22-10 irabazita. Ondoren, final handia jokatzeko unea izan da. Liher eta Jantxi zestoarrek lortu dute aurtengo txapela, Peio eta Aitzol oikiarri 22-15 irabazi ostean.

Hemen gaur hartutako irudiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide