Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

1985eko azaroaren 26an atxilotu eta urte bereko abenduaren 14an hilik azaldu zen Mikel Zabalzaren omenezko autobusa Zestoan izan zen atzo.
Mikel Zabalza Gogoan egitasmoak, gertakariaren 40. urteurrena dela eta, Zabalzaren Orbaizetatik abiatu eta Donostian amaituko den erakusketa ibiltaria antolatu du. Autobusa erakusketa-areto bihurtu dute, eta herriz herri dabil, gertakari latz haren memoria lantzeko asmoz.
Autobusa atzo eguerdiko 12:00etan iritsi zen Zestoara, eta arratsaldeko 20:00ak arte egon zen plazan. Hainbat herritar gerturatu ziren egunean zehar, eta arratsaldeko 18:00etan Intxaurraren ostopeko itzala liburuko pasarteak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek, Jose Luis Otamendi, Xabier Ganzarain, Mikel Alberdi eta Leire Ibargururen ahotsetan.
Ibilgailua jendez beteta, Zabalzaren operazio berean atxilotua izan zen idazlearen liburuko pasarte gordinek une hunkigarria sortu zuten bertan.
Ekimenari amaiera bihar, abenduak 14, emango diote Donostian egingo den ekitaldi nagusian, eguerdiko 12:30ean, amaituko da.










