Albisteak

[ARGAZKIAK] Morez bete dituzte kaleak dozenaka herritarrek

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean, herriko kaleak morez jantzi dituzte guztien artean. Eguraldi eguzkitsuarekin, dozenaka eta dozenaka herritar kalera atera dira eguerdian, Zestoako Mugimendu Feministak deitutako manifestaziora.

Beste mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aurrean, antolakuntza eta borroka zioen pankartaren atzean, herriko kaleetan zehar ibili dira aldarri feministak oihukatuz. Bandera, globo eta pegatina moreekin herriari bueltatxoa eman ondoren, haur nahiz heldu herriko plazan bildu dira.

Bertan, talde feministako kideek hitzartzea egin dute, eta txalo zaparradarekin borobildu dute manifestazioa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide