Albisteak

[ARGAZKIAK] Mundu zabaletik iritsitako ipuin kontaketen azken saioa izan zen atzo liburutegian

Herriko hainbat eragilek antolatutako Hitzetik Loratu egitarauaren baitan, mundu zabaletik iritsitako ipuinen azken kontaketa saioa izan zen atzo, apirilaren 15ean, Zestoako Udal Liburutegian. Azken saio honetan, Zestoan bizi diren hiru emakumek urduz, galizieraz eta arabieraz kontatu zituzten ipuinak, eta beste hiru emakumek euskaraz. Haur Hezkuntzako haurrak eta gurasoak izan ziren bertaratutakoak.

Guztira, hiru saio izan dira: Aizarnan, Arroabean eta Zestoan. Saio hauetan, Zestoan bizi diren emakumeek bilduma batean oinarritutako hiru ipuin kontatu dituzte. Ipuin horiek beste herrialde batzuetan idatzitakoak dira, eta lehenik jatorrizko hizkuntzan kontatu dituzte, ondoren euskaraz.

Hitzetik Loratu egitasmoaren hurrengo ekintza apirilaren 23an, asteazkenez, izango da. “Itsasoko sekretuak” izeneko ipuin kontaketa izango da, 12 eta 36 hilabete bitarteko umeei zuzenduta. Jarduera Udal Liburutegian egingo da, eta bi saio antolatu dituzte: lehenengoa 11:30ean, eta bigarrena 12:15ean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide