Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Giro ezin hobea izan zen atzo, larunbatez, Narrondoko San Kristobal jaien baitan ospatutako ekintzetan. Arratsaldean, mus eta eskoba txapelketak izan ziren protagonista nagusiak.
Mus txapelketako garaileak Nerea Aristi eta Marije Atxega izan ziren, eta bigarren postua Iñaki Iraola eta Gorka Bordagarai bikoteak eskuratu zuen. Auzotarren artean, Joseba Etxabe eta Antonio Arrizabalaga izan ziren sailkapeneko lehenak. Eskoba txapelketan, berriz, Jose Mari eta Itsaso Larrañaga aita-alabak nagusitu ziren.
Gauean, ohiko sardina janak jendetza bildu zuen. Sardinaz gain, saiheskia jateko aukera ere izan zuten bertaratuek. Guztira, 84 kilo sardina eta 50 kilo saiheski jan ziren. Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea arduratu zen festa giroa mantetzeaz.
Festa gaur amaituko bada ere, auzotarrek egitarau oparoa izango dute egun honetarako ere. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 13, igandea
11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia. Jaialdia Jagoba trikitilariak alaituko du.




