Albisteak

[ARGAZKIAK] Nafartasunari gorazarre eginez hasi da festetako igandea

Zestoarrek Amabirjin jaien hirugarren eguna ospatzen ari dira gaur, eta igandeak ekitaldi ugari bilduko ditu. Beste urte batez, Nafartasunari gorazarre ekitaldiaz gozatzeko aukera izan da herrian.

12:30ean abiatu da kalejira, Idiakaitz Txistulari Taldearen doinuekin. Erdikalea zeharkatuz, Laranjadi plazaraino iritsi dira goizeko protagonistak.
Urolakoen Nafar Zuztarrak eta Nabarraldek antolatutako ekitaldia adarra, txalaparta eta irrintziez girotuta hasi da. Nafarroako ereserkia kantatu eta nafartasunari gorazarre eginez ekin diote gaurko emanaldiari.

Ondoren, Luis Beltzaren Ikasberri ikastolako dantza eskolako kideek giroa alaitu dute hainbat dantzarekin: ikurrin dantza, Lapurdiko makil dantza eta Tafallako jota dantza, besteak beste.

Ekitaldia amaitzeko, antolatzaileek parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkiete, eta dantzariek kalejiran agurtu dituzte bertaratutakoak.

Arratsaldean festek jarraipena izango dute:

17:00 – 19:00 Kirol joko handiak, frontoi zaharrean.
17:30 Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00 Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ez Ez Ez + Makeda + Sal del coche.
18:00 Lehen zekorketa. Toreatzailea: Curro Muñoz. Ordezkoa: Raúl Jerez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
21:00 Skapaie.
23:00 M&M, Laranjadin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide