Albisteak

[ARGAZKIAK] Naroa Agirre azpitxapeldun Zestoan jokatutako Etxeko Memoriala Bertso pilotako finalean

Etxeko Memoriala Bertso Pilota Txapelketa amaierara iritsi da; izan ere, gaur, igandez, jokatu da esku pilota eta bertsolaritza uztartzen dituen txapelketa honen finala. Giro bikaina sortu da Zestoako kiroldegiko frontoian jokatutako bi partidetan: lehena lau t’erdiko modalitatean izan da, eta bigarrena binaka.

Naroa Agirreren Bitxiloreen taldea azpitxapeldun atera da, nahiz eta talde bakoitzak partida bana irabazi, tanto baten aldeagatik erabaki baita txapelduna. Lehen neurketan, Naroa Agirrek ezin izan du garaipena lortu, 18-13ko emaitzarekin Mitxoleta taldeko Leire Oskozen aurka galdu baitu. Bigarren partidan, berriz, Bitxiloreen taldeko Leire Galdeano eta Iera Iturriaga gailendu dira, Amaia Arrastia eta Ainhoa Ruiz de Infante gaindituz, 22-18ko emaitzarekin.
Bestalde, Bitxiloreen taldeko Sebastian Lizaso eta Eguzkiloreen taldeko Anjel Peñagarikano aritu dira bertsolari gisa, giroa alaituz.

 

     




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide