Albisteak

[ARGAZKIAK] Naroa Agirreri omenaldia egin diote bertso pilota jaialdiaren baitan

Kiroldegiko inaugurazioaren baitan, gaur arratsaldean, Emakumezkoen Udaberriko Txapelketako Bertso Pilota izan da. Aurrena Abantzuko gaztetxoek jokatu dituzte pare bat partida, eta jarraian, pilota klubak omenaldi xume bezain polita egin dio Naroa Agirreri. Oroigarria eta txapela jaso ditu klubeko bi kideren eskutik eta aurreskua ere egin diote.

Ondoren bertso pilota jaialdiari hasiera eman zaio. Alde batetik Eguzkiloreak taldean, Naroa Agirre arroarra, Andrea Aldaregia eta Oihana Orbegozo pilotariak izan dira eta Mitxoletak taldean, berriz, Iera Iturriaga, Maite Ruiz de Larramendi eta Ane Mendiburu. Talde hauetako bakoitzak bertsolaria izan du botilero eta tarteka bertsoak bota dituzte bere taldeko pilotariak animatzeko Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide