Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, gaztetxoek beraiek antolatuta, Lasturrera irteera egin dute pasa den asteburuan. Hamaika DBHko ikaslek parte hartu dute ekimenean, Agirokoekin eta Leire Otaegi, Zestoako Udaleko Gazteria Saileko arduradunarekin, batera.
Larunbatean, lehen egunean, autobusez eta trenez Debaraino joan ziren lehenik, eta handik Lasturrera oinez abiatu ziren. Ibilbidean, Arbil kobazuloa bisitatu eta ondoren, Arbil gailurrera igo ziren. Gailurrean bazkaldu ostean, Lasturrera iritsi ziren.
Lasturko aterpetxean gaua igaro ondoren, igande goizean Lasturko errota ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Saltsamendiko gailurrera igo eta handik Andutzera abiatu ziren. Gailurrean hamaiketakoa egin zuten, eta ibilbidea amaitzeko, Itziarrera jaitsi ziren.

Argazkiak: Zestoako Udala