Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

43 urteko itxaronaldiaren ondoren, Kiroldegiko frontoiak berriz hartu zituen Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdiak joan den ostiralean. Zaleen animoek giro aparta sortu zuten eta harmailak jendez gainezka ageri ziren. Hala ere, ez zen nahikoa izan Oiartzundarrak garaitzeko, hiru partidetan garaipena lortu baitzuten bisitariek.
Aurrez aurre zituzten Oiartzundarrak, aurtengo faboritoak eta iazko irabazleak. Zestoarrei aldapan gora jarri zitzaien kanporaketa: lehen bi partidak 22-6 galdu zituzten, eta azkena, estuagoa izan arren, 22-18 amaitu zen Oiartzundarren alde.
Itzulerako partidak larunbatean, ekainaren 21ean, jokatuko dira Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Zestoak finalerako txartela eskuratu nahi badu, hiru partidak irabazteaz gain, tanteoan ere nagusitu beharko du.