Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arroagoiko auzotarrek ez diote euriari beldurrik izan, eta kalean bildu dira Olentzerori ongietorria emateko. Menditik jaitsita iritsi da ikazkina auzora, eta auzoko elizako arkupeetan egin zaio harrera beroa. Bertan, herriko haurrak izan dira protagonistak, Olentzerok irribarrez eta gertutasunez goxokiak banatu baitizkie, eguraldiak lagundu ez arren giro ederra sortuz.
