Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urola Erdiko GKSak antolatuta, Palestinar Erresistentziaren aldeko mendi erronka egin zen atzo, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoa lotuz. Parte-hartzaileek 11 tontor igo zituzten, eta bakoitzean Palestinako ikurrina jarri zuten elkartasun keinu gisa.
Erronkak goizetik iluntzera iraun zuen. 17:00ak aldera iritsi ziren lehen parte-hartzaileak Zestoara, eta 18:00etan jarri zuten bandera Ertxinan. Santa Engrazian 18:00ak inguruan igo zuten ikurrina, eta handik aurrera, erronkak ilunpean segitu zuen, Azpeitira gaueko 22:20ak aldera heldu arte.
Zestoako GKSk hainbat ekimen antolatu zituen eguerdian herriko plazan: luntxa, erakusketa eta bi herritarrek eskainitako kontzertu akustikoa. Herriko hainbat gazte bertan elkartu ziren mendirako prest. 16:30ak aldera iritsi zen lehen taldetxoa, eta handik gutxira, bizikletan zetorren beste talde bat. Bi taldeei harrera beroa egin zieten bertaratutakoek; mokadutxo baten ostean, plazan komunikatua irakurri eta argazkia atera zuten, Ertxina aldera abiatu aurretik.
Zestoako bi tontorretan jarritako banderak Agiro Mendi Klubak eta Zestoako mendi taldeek jarri zituzten.




















