Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldeko 19:00etan, hainbat herritar bildu ziren Portale kulturguneko terrazan, ostiral iluntze giro epelean, Pilmaiquén artista latinoamerikarraren kontzertuaz gozatzeko.
Datozen asteetan, beste bi kultur emanaldi antolatu ditu Portale Kulturguneak. Urriaren 31n, Miniboy taldeak kontzertua eskainiko du Portalen, 20:00etan. Azaroaren 29an, berriz, Aitor Huergok izango du bere emanaldia Kultur Etxeko aretoan, 19:00etan.









