Albisteak

[ARGAZKIAK] Pintxo lehiaketa eta bazkaria egin dituzte Gure Ordeka elkartean

Santa Ines jaiek aurrera jarraitzen dute eta gaur goizean Pilota Txapelketako finalak ez ezik, pintxo lehiaketa eta bazkaria ere egin dituzte Gure Ordeka elkartean. Hiru maila ezberdinetan hartu dute iraetarrek parte; haurren eta helduen pintxoak eta postreak. Espero ez zuten eguraldi ederra ere gerturatu zaie festara.

Gaueko garagardo afarirako 150 txartel salduak daude dagoenekoz. Bihar emango zaie aurtengo Santa Ines jaiei amaiera:

10:00 Meza Iraetako jubilatuen omenez
10:30 Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa
16:00 Jaioberriei omenaldia
16:30 Umeen puzgarriak, tailerrak, jolasak
17:00 Iraetako tren txikia zabalik
18:00 Txokolatada

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide