Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Wadna taldeak antolatuta, Sahara eguna izango da gaur Zestoan. Oporrak Bakean egitasmoaren baitan, Arrasate, Tolosa eta Larrabetzun dauden 60 haur inguru elkartu dira eguerdian udaletxean. Mikel Arregi alkateak elkartasuna agertu dio saharar herriari eta ongi etorria eman die bertaratu diren haur eta elkarte ezberdinetako kideei. Guztiek ere Sahara herriak bizi duen egoera gogor eta injustua azpimarratu dituzte eta arazoa konpondu bitartean elkarte ezberdinek egiten duten ezinbesteko lana azpimarratu eta goraipatu dute.
Eguerdian bazkaria egingo dute arkupetan eta ondoren puzgarriak izango dira arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak bitartean.