Albisteak

[ARGAZKIAK] Santainesen baitan Itxaropena dantza taldearen emanaldia izan da Iraetan

Iraetako Santa Ines Jaien baitan Itxaropena dantza taldean emanaldia eskaini du gaur eguerdian. Guztira 22 dantzarik hartu dute parte emanaldian eta Garikoitz eta Jon Mendizabal aita semek lagundu dute txistua eta danborrarekin. Eguerdian pintxo lehiaketa eta bazkaria izango dira Gure Ordeka elkartean. Arratsaldeko 19:30ean trikipoteoa hasiko da Manex eta Erkizirekin eta gauean afari herrikoia izango da, frontoian. Goizaldeko Laket taldearen erromeriarekin emango zaie amaiera jaiei datorren urtera arte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide