Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaztetxearen 36. urtemuga ospatuko du gaur Gazte Asanbladak eta goizeko 11:00etarako, scooter, skate eta bizikleta ikuskizuna eskainiko du Arauntzako YK Riders taldeak Zubiaurreko pump trackeko pistan.
Eguerdian, 13:00etan, Euskal Herriko gaztetxeei elkartasuna adierazteko taldeko argazkia aterako dute, “Gaztetxeak defendatu” lelopean eta 14:00etan emango zaio hasiera bazkariari. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, poteo musikatuarekin girotuko dituzte herriko kaleak eta eguna amaitzeko, 22:00etan, bertsio gaua eta mikro ireki saioa egingo dira gaztetxean.