Albisteak
[ARGAZKIAK] Tortilla patata eta gaztaina erre jana egin zituzten Jubilatuen Astearen baitan
Danbolin— 2025-11-29Ibilaldi osasungarria eta pintxo dastaketa egingo dituzte gaur eta meza nahiz bazkariarekin amaituko dute Jubilatuen Astea bihar.
Herriko jubilatuak Jubilatuen Astearen ospakizunetan murgilduta dabiltza aste honetan. Askotariko ekintzak egiten ari dira egunotan, eta atzo tortilla patata pintxo eta gaztaina erre jana egin zituzten. Jubilatuen tabernan elkartu ziren, eta Xanti Zabala omentzeko tartea ere hartu zuten.
Gaur ospakizunekin jarraituko dute, ibilaldi osasungarria eta pintxo-dastaketa egingo dituzte. Bihar emango diote amaiera Jubilatuen Asteari, meza eta bazkaria eginda.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide




