Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txokoko Pilota Txapelketa azken fasean sartu da, izan ere, atzo, astelehenez, zehaztu ziren finala jokatuko duten bi bikoteak. Guztira hamalau bikotek hartu dute parte aurtengo edizioan, eta horietatik lau onenek lortu zuten finalerdietarako sailkatzea. Eguraldi beroa lagun, arratsaldeko 18:30ean abiatu ziren finalaurrekoak. Beroari aurre eginez, jende ugari bertaratu zen, eta frontoian giro zoragarria sortu zen.
Lehenengo norgehiagokan, Xabat eta Xela 30-21 nagusitu ziren Xora eta Anduren aurka, aurtengo lehen finalistak bihurtuz. Ondoren, Julen eta Manex Txapeitar anaiak izan ziren garaile, Oier eta Kixkurra bikoteari 30-18 irabazita.
Bi finalistek maila bikaina erakutsi dute txapelketa osoan zehar. Txapeitar anaiek partida guztiak irabazi dituzte, zalantzarik gabe, ibilbide aparta eginez. Xabat eta Xela ere ez dira atzean geratu, txapelketan zehar porrot bakar batekin egin baitute aurrera.
Final handia ostiralean, uztailaren 4an, jokatuko dute, baita hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere, 19:00etan hasita.

