Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Justizia, lege-babesa eta arnasa euskararentzat. Euskararekin bat!” lemapean udaletxe aurreetan biltzeko deia egin du UEMAk. Asko izan dira denbora gutxian deialdiarekin bat egin duten Zestoako eragileak: Udala, Portale Kultur Elkartea, Danbolin, LAB, Zestoako EAJ, Zestoako EH Bildu, Zestoako AEK, Agiro Mendi Kluba, Zestoako Futbol Eskola, Zestoako dantzariak, Ekain Guraso Elkartea, Zestoako Tabernarien Elkartea, Zestoako Sare, Bertso Eskola, Abantzu Pilota Kluba, Eromen Zestoako Arte Eszenikoen Eskola, Zestoa HLHI Ikastetxea, Zestoan Merkatari Elkartea, 3Z Elkartea, Wadna Elkartea eta Odol Emaileen Elkartea. Tabernariek bat egin dute elkarretaratze orduan tabernak itxiz.
Eguerdiko 12:00etan pankartaren atzean bildu aurretik elkarretaratze isila izango dela adierazi du Mikel Arregi alkateak. “Zestoako garrasi isila” izango dela esan du, “Euskara gurea delako eta ez digulako inork kenduko. Milaka urte dira gure hizkuntza, euskara, lehenetsi dugula eta hortik ez gaitu inork aterako, gure arbasoak eta gure aurrekoak inork atera ez zituen bezala. Pankartan zen Garikoitz Mendizabal EAJko zinegotzia ere. Hamar minutuko elkarretaratze isilari txalo zaparra batekin eman zaio amaiera.
