Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen Eguneko bazkaria, iruditan

Festak gogotsu ari dira bizitzen zestoarrak aurten ere, eta horren erakusle da egunotan herriko kaleetan nagusitu den giro aparta. Gaur Umeen Eguna da, eta, hortaz, etxeko txikienen gozamenerako prestatutako ekintzek hartu dute protagonismoa.

Goizeko ekintza sortaren ostean, ume, gaztetxo eta gurasoak kiroldegiko aterpean elkartu dira bazkaltzeko. Paella eta oilaskoa izan dituzte menuan, eta giro ederrean egin dute bazkaria. Ez dute, ordea, atseden hartzeko tarte handirik izan. Izan ere, 15:30ean karaokeak hartu du lekukoa.

Hona hemen arratsaldeko egitaraua:

18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
22:00. Suzko zezena, plazan.
Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos taldeekin dantzaldia.
Herritarrak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide