Albisteak

[ARGAZKIAK] Verräter eta Istilu taldeen kontzertuekin hasi dute ikasturtea Gaztetxean

Iraila aurrera doa, eta festak atzean utzita, ikasturte berriari ekin diote Gaztetxean ere. Arratsalderako batzar irekia zuten aurreikusita, eta gauean, 22:30ak aldera, hasi ziren ospakizunak musikarekin. Lehenik, Verräter talde azpeitiarra igo zen oholtzara, Manex Odriozola herritarra tartean zela. Ondoren, Istilu taldeak hartu zuen lekukoa; kasu honetan ere, Julen Odriozola herritarra izan zen oholtzan, taldekide gisa.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide