Albisteak
[ARGAZKIAK] Xabier Gaztañagak irabazi zuen atzo Gipuzkoako XXV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa
— 2024-09-09Atzo, Zestoako Amabirjina egunean, 17:30ean, Gipuzkoako XXV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen Zubiaurreko zelaian. Sei artzainek, txakurrekin batera, euren trebetasuna eta elkar ulertzea erakutsi zuten ekitaldi honetan. Parte-hartzaileen artean izan ziren Asier Dacosta Zerurekin (Aretxabaleta), Iñaxio Etxeberria Mixxekin (Azpeitia), Javier Gaztañaga Coolekin (Antzuola), Manuel Gorriti Izarrekin (Aizarnazabal), Peio Segurola Kairekin (Matxinbenta) eta Xabier Gaztañaga Sandyrekin (Antzuola).
Xabier Gaztañagak eta Sandy txakurrak lortu zuten lehen postua, 276 puntu lortuz. Bigarren postua Peio Segurola eta Kai txakurrarentzat izan zen 268 punturekin, Matxinbenta ordezkatuz. Hirugarren postua Gaztañagarentzat izan zen, 260 punturekin. Manuel Gorriti izan zen laugarren 254 punturekin, Asier Dacosta eta Zeru bigarren 254 punturekin. Seigarren postuan Iñaxio Etxeberria eta Mixx izan ziren 194 punturekin.
Lehenengo lau sailkatuek Gipuzkoa ordezkatuko dute datorren urriaren 6an Mañarian (Bizkaia) jokatuko den Euskadiko Artzain Txakurren Arraza Libreko Txapelketan.
Egin zaitez bazkide