Albisteak

[ARGAZKIAK] Zahagi dantzarekin amaitu dira festak

Lau eguneko festei amaiera borobila eman diete Itxaropena dantza taldeko kideek. Arratsaldeko 20:00ak inguruan hasita, herriko kaleetan barrena ibili dira zahagi dantza eskaintzen. Herriko trikitilari taldearen eta Idiakaitzeko txistularien laguntza izan dute. Amaieran dantzaurrea egin dute plazan, aurtengoa Marisol Morcuende eta Kontxi Landa omendu dituzte. Festak agurtzeko fandango eta arin arina dantzatu dituzte, herritarren laguntzarekin.

21:00etan, Laketek musika jarriko du, festak azken unera arte aprobetxatu nahi dituztenentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide