Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Amabirjina Egunean, aurtengo festen azken egunean, bigarren zekorketa egin zuten plazan. Bi zekor atera zituzten, eta ekitaldia ohiko moduan garatu zen.
Herriko dultzaineroek, txistulariek eta Bandak iragarri zuten zekorketa, eta plazan sartu zirenean hasi zen erakustaldia.
Jarraian, Lopene ganadutegiko bolaztatuak atera ziren plazara, eta haiekin batera iritsi zen euria. Hala ere, jendea ez zen plazatik erretiratu, eta Bandak udaletxeko arkupeetan amaitu zuen bere jarduna.





























































