Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubeko hainbat kide Zestoa-Hiru Erregeen Mahaia ibilbidea egiten ari da etapetan banatuta. Asteburuan laugarren eta bosgarren etapak egin dituzte: Belate-Auritz eta Auritz-Irati.
Zazpi lagunek hartu dute parte irteeran, eta balorazio positiboa egon dute, eguraldiak lagundu ez duen arren. Hiru Erregeen Mahaira iristeko bi etapa falta zaizkie, eta data aurrerago zehaztuko dutela jakinarazi dute.
Argazkiak: Agiro Mendi Kluba