Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, Azpeitira ibilaldia egin dute gaur goizean 45 lagunek. Goizeko 9:30ean irten dira Zestoatik eta eguraldia lagun, zortzi kilometroko ibilbidea egin dute Azpeitira iritsi arte. Bidean gimnasio ariketa batzuk ere egin dituzte.
San Juan eta Gisasola egoitzetako egoiliarrek ere hartu dute parte txangoan eta amaieran, hamaiketako bikaina egin dute jubilatuen tabernan.
Argazkiak: Zestoa Osasuntsu